Datuen babeserako politika

kutxateka.com Kutxa Fundazioaren ekimena da; honek NIF-zka. G-20368593 du eta egoitza soziala Donostian: Garibai kalea, 22 – P.K. 20004.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, kutxateka.com-ek jakinarazten dio Erabiltzaileari gune horretan jasotako datuak tratamendu automatizatua izaten dutela eta Kutxa Fundazioarena den eta horren ardurapean dagoen fitxategi batean sartzen direla.

kutxateka.com-ek baliabide tekniko egokiak ematen dizkio Erabiltzaileari, aldez aurretik Datuak Babesteko Politikari buruzko ohar hau irakurtzeko aukera izan dezan, era librean eta bere borondatez erabaki dezan eskatzen zaizkion datu pertsonalak eman nahi dituen edo ez, eta Kutxa Fundazioari baimena eman diezaion datu horien tratamendu automatizatua egiteko.

Bere datuak ematerakoan, datu horiek benetakoak direla adierazten du Erabiltzaileak, berak dakienaren arabera.

Datu pertsonalak biltzearen eta horien tratamendu automatizatuaren helburuak honako hauek dira: batetik, ezarritako harremana mantentzea, Erabiltzaileak egiten dituen kontsultak argitzea, on-line erosketen kudeaketa, eta Erabiltzaileak une bakoitzean alta ematea erabakitzen dituen zerbitzuak ematea eta hobetzea.

Bestalde, datuak biltzeko unean baldintza hauek onartuz, Erabiltzaileak espresuki onartzen du emandako datuak kutxateka.com-ek eta Kutxa Fundazioak erabiltzea, baita ere Kutxa taldeko beste erakunde eta fundazio batzuek, bere gizarte-ekintzaren barruan, eskaintzen dituzten produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio teknikoa, eragilea eta komertziala bidaltzeko, ohiko baliabideak eta bitarteko elektronikoak erabiliz.

Tratamendu horiek, espresuki ezeztatzen direnean izan ezik, kontratu-harremanak bukatu edo iraungi ondoren ere egin ahal izango dira, baina lehen zehazturiko xede edo helburuetarako soil-soilik.

Erabiltzaileek aintzat hartuak dituzte eta egikaritu egin ditzakete eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak, horretarako Kutxa Fundazioak bere webgunean ezarrita dituen kanalak erabil ditzakete, eta, nahi izanez gero, hemendik badute horietarako sarbidea.

Kutxa Fundazioak, bere aldetik, datu pertsonalak ezkutuan jaso eta horiek gordetzeko obligazioa betetzeko konpromisoa hartzen du bere gain; aipaturiko datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edota horietara baimenik gabe sartzea galarazteko behar adina neurri hartuko ditu, betiere abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesten dituena, garatzeko erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onartuak) ezartzen duenaren arabera.