Abuztuaren 31

Abuztuaren 31a: bista bat
Abuztuaren 31a: bista bat

Lehentasunezko igarobidean kokatua.

Abuztuaren 31 kalearen inguruan sorturiko oinezkoentzako ardatza –Santa Maria elizaren harmailetan hasi, Trinitate plazatik igaro eta beste muturrean San Bizente elizan, Zuloaga plazan eta San Telmo museoan bukatzen dena–, Donostiako Alde Zaharrean jenderik gehien ibiltzen den eta jarduerarik handiena duen guneetako bat da.

Kultura, turismo eta gastronomia arloetako jarduera-guneen bilketak asko erabilitako igarobide bihurtzen du kale hau, eta ezinbesteko pasealeku bisitarientzat.

Kokapenaren lekukotasun historikoa eta bere karga sinbolikoa.

Hasieran Trinitate kalea zenari gero Abuztuaren 31 kalea deitu zitzaion, egun berean 1813an ingeles eta portugaldar gudarosteek, Donostiak pairatzen zuen frantziar okupaziotik hiria askatu behar zutenek, eragindako sutetik onik atera zen bakarra baitzen.

Setioa ondo gainditu zuten bakarrak Santa Maria eta San Vicente parrokiak, San Telmo museoa eta Urgull barrenean kokaturiko 36 etxe izan ziren. Aski izan zen hori hiria bere errautsetatik suspertzeko eta eraikin horietatik abiatuz donostiarrek berriro eraikitzeko; horrela, abuztuaren 31ko kalea Donostiako kale zaharrena bihurtu zen, eduki sinboliko handikoa.

30. zenbakia, kutxak zati batean hartzen duen eraikina, babes berezikotzat sailkaturik dago Alde Zaharreko multzoan, tente geratu zen eraikin bakanetakoa izan baitzen. Beraz, Dr. Camino taldea kale honetan kokatzea, eta Donostiako historian espezializaturiko dokumentu-zentroa ere bertan ezartzea, ez zen halabehar hutsa izan.