DR. CAMINO LIBURUTEGIA

Liburutegiaren antzinako liburu batzuk
Liburutegiaren antzinako liburu batzuk

Dr. Camino liburutegia, Donostiako eta Gipuzkoako Historiari buruzko 14.500 liburu eta agiri baino gehiagoz osatua, Donostiako historia aztertzen duen Dr. Camino Institutu ospetsuaren fruiturik garrantzitsuenetakoa da.

Egoitzaren bista bat Egoitzaren bista bat

Serapio Mujikarena bezalako funts garrantzitsuez osatua, liburutegiak argitalpen garrantzitsuak ditu jasota; hiriaren historia zehazki dokumentatu eta aztertzeko ekarpen baliotsua egin nahi du, eta Donostiaren nortasun historiko eta kulturala ezagutzen lagundu.

Abuztuaren 31ko egoitza enblematikoa Donostiako eta Gipuzkoako kultura-talde eta erakundeentzat irekita dagoen gunea da; bertako liburutegian Euskal Herriari buruzko entziklopedia preziatuak daude, eta XIX. mendeko Donostiaren historiari eta XX. mendeko Gipuzkoaren historiari buruzko liburuetan espezializatua batez ere, ikertzaileen eta oro har jende guztiaren eskura.

Halaber, nekez aurkitzen diren aleak ditu, adibidez katalogo eta inbentarioak, ikertzailearentzat oso erabilgarriak, Gipuzkoaren eta Euskal Herriaren historiako zenbait etapa eta gai aztertzeko balio handiko tresna direnak (ale horietako batzuk “Historiarako informazio-iturrien” material izan daitezke).